Gipuzkoa oinez, Goierrin barrena
Zazpi ibilbide luzeen eta GR-en bitartez, Gipuzkoako natur gune babestuak oinez zeharkatzeko aukera eskaintzen du DSS2016 EU GR sareak. Horietatik lau ibilbide, Goierrin barrena dira.Gipuzkoako gune natural babestu guztiak oinez zeharkatzeko zazpi ibil...
Zazpi ibilbide luzeen eta GR-en bitartez, Gipuzkoako natur gune babestuak oinez zeharkatzeko aukera eskaintzen du DSS2016 EU GR sareak. Horietatik lau ibilbide, Goierrin barrena dira.
Gipuzkoako gune natural babestu guztiak oinez zeharkatzeko zazpi ibilbide luze edo GR bateratu dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak. DSS2016EU GR sarea izena jarri diote egitasmo berriari. Europako mendi bide sarearen barruan kokatzen da.DSS2016 EU GR sarearekin, Gipuzkoako 7 GR nagusien bitartez, lurraldean dauden Natur Gune Babestu guztiak lotzen dira oinez egiteko moduan: Goierriren kasuan, Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturalak. Garai batean komunikazio bide zirenak, seinalatu egin dituzte «gizakia naturara hurbil dadin eta jakintza etnografikoa sakonago jorra dezan».
Informazio guztia www,gipuzkoaoinez.com webgunean eta zazpi ibilbideen inguruko informazioa biltzen duen gidan eskura daiteke. Gida hori, Gipuzkoako turismo bulegoetan, udaletxeetan eta beste hainbat in- teresgunetan banatu dute.
Zazpi ibilbide luzeetatik lau pasatzen dira Goierritik: Gaztaren ibilbidea Aralar eta Aizkorri Parke Naturaletan; Epaibide ibilbidea Lizarrusti eta Behobia artekoa; Altxonbide, Lizarrusti eta Zarautz artekoa; eta Araindarri edo Hiru Tenpluen ibilbidea, Arantzazu eta Zumaia artekoa. GR edo ibilbide luzeez gain, ibilbide laburrak PR eta herri ibilbideak (SL) ere seinaleztatuta daude; Goierrin guztira, 47 ibilbide.
Donostia 2016en legatua
Iaz Donostia 2016ren barruan martxoaren 27tik urriaren 30era bitartean igandero egin zituzten mendi irteerak egin zituzten; guztira 32. Proiektu hark izandako arrakaskak bultzatu ditu arduradunak ibilbideak bateratzera.