Jende asko eta giro bikaina ZZ Rock jaialdian
Larunbatean ZZ Rock jaialdiaren lehen edizioa egin zuten Zumarragako trintxeran. Iruñeko Kabbalah taldeak, Australiako James McCann&The New Vindictives-ek, Gernikako The Riff Truckers-ek eta Erresuma Batuko Henri Herbert&The Fury-k jo zuten. O...
Jende asko gerturatu zen, eta giro bikaina egon zen. Antolatzaileak oso gustura daude. «Jende asko etorri zen. Arratsaldekoak harritu egin gintuen, ez baikenuen hainbeste jende espero», aipatu du ZarraparraZ kolektiboko Borja Aranburuk.
Datorren urtean, berriro
Datorren urtean ere antolatuko dute. «Apirilean Poligrafo Fest jaialdia antolatuko dugu eta urrian ZZ Rock», aurreratu du Aranburuk.
Lehenago, bihar bertan, beste kontzertu bat egongo da. Hau ere trintxeran izango da, Zumarragako Udalak karpa bat muntatu duela baliatuz.
Bi taldek joko dute. 19:00etan The Kurt Baker Combo taldeak joko du. Talde honek power pop, rock and roll eta punk rock musikak jotzen ditu. Ondoren, 20:00etan, Soraia talde estatubatuarraren punk rock «izerditsua» entzuteko aukera egongo da.