Yerko Ortiz: «Egun osoa musika artean, eta sekula ez naiz harekin nekatzen»
Gitarra eskolak ematen ditu Lekunberriko (Nafarroa) musika eskolan eta etxean, Legazpiko Doinuan konboen arduraduna da. Beste lan batzuk egiten ditu, sortu ere bai.Zer da zuretzat gitarra hitzan kabitzen den guztia?Nire bizitzaren parte inportante bat ...
Zer da zuretzat gitarra hitzan kabitzen den guztia?
Nire bizitzaren parte inportante bat da. 16 urterekin hasi nintzen, nahiko berandu bestalde, baina zalea lehenagotik nintzen, musika zalea, alegia. Heavy musika estiloarekin zaletu nintzen, 12-14 urterekin.
Gitarrak apurka-apurka harrapatu nau. Lan asko egin dut. Luzaroan ikasten ibili naiz eta aspaldian irakasle lanetan nabil. Gitarrarekin dudan harremanean batzuetan maitasuna, beste batzuetan gorrotoa, biak kabitzen dira.
Lan asko egin duzula diozu. Lan horren guztiaren nondik norakoa azalduko zenuke?
Urtetan Legazpiko Doinua musika eskolan ikasten ibili nintzen. Donostiako Kontserbatorioan ikasi dut eta Ingalaterran ere ikasten ibili naiz. Gustura egin ditut ikasketa horiek guztiak, baina sakrifizioa ere izan da neurri batean. Ordu asko eman dizkiot, serio jarri nintzen ikasten.
Bizimodua gitarratik ateratzea lortu duzu?
Laguntza asko izan dut bidean. Egia esan, zorte handia izan dut inguruan izan dudan jendearekin. Tarteka, ikasten egon arren, denetariko lanak egin izan ditut: kamarero, lantegian, soinu teknikari…
Orain, aurretik egin dudan lan horren guztiaren uzta jasotzen ari naizela sentitzen dut.
Orain bai?
Legazpiko Doinua musika eskolan konboen ikasleen musika taldeak eskolak ematen ditut. Lekunberriko (Nafarroa) Aralar musika eskolan gitarra elektrikoko klaseak eskaintzen ditut eta nire kontu gitarra klase partikularrak ematen ditut. Horrez gain, soinu teknikari lanak egiten ditut Tolosako Molatu enpresan eta, orain, uda sasoian sartzen garenean berbenatan ibiliko naiz Hernaniko Laiotz taldearekin.
Eta sormenaren esparruan zertan ari zara?
Azken urteetan kontserbatorioan ikasten eta bestelako lanetan aritu naiz, eta sormenari lotutako proiektuak alboratu egin ditut. Legazpiko One Way taldearekin ibili nintzen eta lehenengo diskoan parte hartu nuen taldekide gisa, gero One Way utzi nuen. Orain Legazpiko beste bi lagunekin talde berri bat sortzen ari gara. 1970eko hamarraldiko power hirukote bat da, eta rock&roll musika estiloa jorratzen dugu. Beste bi proiektu baditut martxan, baina haiek mantsoago doaz.
Talde horietan gitarra elektrikoa jotzen duzu? Bai, beste gitarrak ikasi ditut, baina Legazpira gitarra jotzaile flamenko bat baletor, ez nioke gitarra jotzailea naizenik esango… Badaezpada. Nik ikasi dudana eta jotzen dudana gitarra elektrikoa da. Gitarren mundua oso zabala da, bakoitzak bere ildoa du, bere errepertorioa, bere teknika. Eta, aldi berean, estilo guztietan erabiltzen den musika tresna bat da. Legazpiko musikariekin talde berri bat martxan jartzen ari zarela esan duzu. Ba al du izenik? Oraindik ez. Gure ideia da urte bukaerarako sei bat kanturekin osatutako EP bat sortzea eta, bide batez, zuzenekoetan jotzeko errepertorio bat ere bai. Irakaslea ere bazara. Orain zazpi bat urte hasi nintzen nire kontu. Hasieran lagun batzuei eskolak ematen nizkien. Irakasle lanean oso gustura sentitu naiz beti. Urteen poderioz esperientzia metatu dut, eta jendearen esker ona jasotzen ari naiz. Horrek denak lan hori ere aurrera doala sentituarazten dit. Klaseak ematea ardura bat hartzea da, izan ere, aurrean duzun pertsona horri zer edo zer erakutsi behar diozu… Niri gitarrak pasioa sorrarazten dit eta, nahi gabe, pasio hori ikasleei transmititzen diet. Hala eta guztiz ere, eskolak ematea lana da eta hori egiten ari zaren bitartean ez dituzu beste gauza batzuk egiten, sormen lanari buruz ari naiz. Finean, musikari guztien ametsa da talde bat izatea edo beste artista batzuekin lankidetzan aritzea, eta hortik bizimodua ateratzea. Ez da erraza hori lortzea. Ni, hala ere, ezin naiz kexatu, gustuko dudan horretan ari bainaiz. Zure ikasleek kontzertua egingo dute Karibe Zaharra tabernan ekainaren 28an. Ikasleei klase partikularrak ematen hasi nintzenean, haiek motibatzeko eta jendaurrean jotzearen esperientzia ezagutu zezaten, kontzertuak antolatzen hasi nintzen, urtean behin, ikasturte amaieran. Hasieratik Karibe Zaharrean egin ditut, taberna hori nire bigarren etxea delako. Ikasle bakoitzak bizpahiru kanta egingo ditu eta haiei laguntzeko lagun batzuei eskatzen diet beste musika tresna batzuk jo ditzaten, talde baten antzera aritu daitezen. Oso energia ona sortzen da. Gitarra hitzan kabitzen denarekin hasi, eta musikan zer kabitzen da zuretzat? Egun osoa egiten dut musika artean, eta sekula ez naiz harekin nekatzen. Entzun, denetarik entzuten dut: Rival Sons, Django Reinhardt, Andy Timmons…«Gitarrarekin dudan harremanean, batzutan maitasuna, besteetan gorrotoa, biak kabitzen dira»
«Orain, Legazpiko beste bi lagunekin talde berri bat sortzen ari gara»












