Euskaraldian izena emateko aukera dago Zerainen ere
ZERAIN // Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri osoan egingo den Euskaraldian parte hartu nahi duten zeraindarrek hilaren 19ra arteko epea dute izena emateko. Udaletxean dago horretarako aukera. 16 urtetik gorako herritarrek eman dezake...
ZERAIN // Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri osoan egingo den Euskaraldian parte hartu nahi duten zeraindarrek hilaren 19ra arteko epea dute izena emateko. Udaletxean dago horretarako aukera. 16 urtetik gorako herritarrek eman dezakete izena. Ahobizi (euskaraz hitz egin) edo Belarriprest (euskaraz ulertu) ikurrak herrian banatuko dituzte.