Bihar, asteazkena, 17:30ean hasita, ohiko osoko bilkura egingo du Zeraingo Udalak, udaletxean; urteko azkenekoa izango da biharkoa. Hamaika puntuko gai zerrenda dute lantzeko eta ohiko puntuez gain, bosgarren puntua, 2019ko aurrekontuari dagokiona izan...
Seigarren puntuan, Elizatze lur zatiaren lurgainaz baliatzeko eskubidea Zerain Dezagun Fundazioari zesioan ematea aztertu eta onartuko da. Jarraian, Gazteentzako Bekaren esleipenari, Sasieta Mankomunitateko estatutu aldaketari, eta euskararen erabilera normalizatzeko planari (2018-2020) onarpenak emango dizkiete.
Mandio tabernaren
Galde-erreguen txandaren aurrretik, Mandio tabernarekin lotutako gaia landuko dute udalbatzan. Gai zerrendan aurreratu dutenez, Mandio tabernaren erabilera Segurako Barnetegiko ikasleei uzteko Eusko Jaurlaritzarekin egindako hitzarmena onartuko dute.