Txangoa Burgosera eta iktusaz hitzaldia Olaberriko jubilatuek
OLABERRIA // Urbaundi jubilatu elkarteak bi ekitaldi antolatu ditu aste honetarako. Ostegunean, Burgosko Bureba eta Las Merindades eskualdeetara (Espainia) txangoa egingo dute, 08:30ean Ihurretik irtenda. Poza de la Sal, Oña eta Frias herriak bisitatuko dituzte. Ostiralean, Ana Maria Arce medikuak iktusari buruz hitzaldia egingo du, 17:30ean, Ihurreko elkartean.













