Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Eztei bidaian, euskara ikastera Maizpidera

Lazkao
Gizartea

Haisul Y.C. Chang taiwandarra eta Ruben Maeztu iruindarra euskara lantzera etorri dira Lazkaora, ezkondu ondorengo oporrak baliatuta. Zoratzen daudela diote, eta hizkuntza ikasten jarraitzeko gogotsu.

2019/06/21
Aimar Maiz

Maizpideko hondartzatik, euskararen itsaso zabalari begira ari dira igarotzen eztei bidaia Ruben Maeztu eta Haisul C.Y. Chang. Ekainaren 1ean ezkondu ziren, eta dagokien oporraldia euskara ikasteko erabiltzea erabaki dute. Hiru asteko ikastaroa hartu dute Maizpiden, eta ez dira damutu. Gozatzen ari dira Lazkaoko oporraldian, Nor-Nori-Nork eta gramatikako zeruertzei begira.

«Biok oso motibatuta gaude euskararekin, ikasteko gogoa daukagu. Ezkondu ondorengo oporretan sakontzeko gogoa geneukan, eta Maizpidera etorri gara», azaldu du Ruben Maeztu iruindarrak. «Ez zaizkigu bidaia handiak eta luxuzko tokiak gustatzen. Sinpleak gara, ez gara estilo horretakoak», zehaztu du.

Aurretik, duela hiru urte hasi ziren euskara ikasten, Iruñean bertan. Haisul taiwandarra da, eta 14 urte egitera doa Iruñean bizitzen. Hark piztu zion, gainera, Ruben bikotekideari euskararen sugarra. «Behin, harategian, harakinarekin euskaraz ari nintzela ikusi ninduen Rubenek. Momentu hura erabakigarria izan zen berarentzat», dio Haisul Changek, euskaraz tapa-tapa.

«’Ez da posible’, esan nuen. Haisul taiwandarra izanda euskaraz, eta nik ez nekien. Iruñean lehenago ez neukan euskararekin batere harremanik. Haisulek nik baino lehenago ez zuela ikasiko bota nion erronka, eta horretan ari gara», dio Maeztuk.

Esan eta egin. B1 mailako ahozko azterketa lehengo astean egin zuen Maeztuk. Konfiantza hartu eta beldurra galdu du Maizpiden. «B2 mailarekin pentsatzen dago orain», gehitu du albotik Haisulek.

Soinua eta erritmoa, polit

Ikastea gustatzen zaio Haisuli. Larunbatetan, Iruñean —astean zehar Madrilen lan egiten du—, liburutegira joan eta bere kabuz aritzen da euskara lantzen. «Batzuetan kalean entzuten nuen euskara, eta soinu eta erritmo oso bereziak iruditzen zitzaizkidan. Inoiz ez nuen halakorik entzun, eta erakarri ninduen».

Zaletzen eta zaletzen joan zen, denborarekin. «Geroz eta hitz gehiago ikasi nituen. Zorionez, kuadrillan gehienak euskaldunak dira, nahiz eta ez duten ohiturarik euskaraz aritzeko. Maizpidetik joandakoan, saiatuko naiz eginaraztean», dio Changek. Taiwandarra euskararen eragile Euskal Herrian, alajaina.

Ilobek euskara ikasten dute ikastetxean, astean lau ordu. «Gure artean euskaraz egiten dugula ikustea garrantzitsua da haientzat», borobildu dute.

Txinera-euskara buruan

Jarrera aktibo eredugarria daukate Maeztuk eta Changek euskararekiko. «Lehengo larunbatean, film bat euskaraz ikustera joan ginen. Haurrentzat zen, baina guk ultzertzeko maila hori behar du», diote, kementsu. «Euskarazko produktuak kontsumitzen bukatuko dugu», ebatzi du, ziur, taiwandarrak.

Haisul Changek, alabaina, urrutiago dauka begirada jarrita: «Munduan euskara jende gehiagok ezagutzeko ekimena daukat buruan, denborarekin egin nahiko nukeena: japonieraz bai, baina txineraz ez dago euskara ikasteko ezer, eta hiztegi edo metodo bat egin nahi dut».

Taiwanera, txinera eta japoniera menderatzen ditu, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesaz gain. «Euskara gaztelaniarekiko desberdina da, baina txinerarekin eta japonierarekin —lehenengotik eratorria—, oso antzekoa da. Txinerak 5.000 urtetik gora ditu, euskarak beste horrenbeste; eta bietan hitz ordena berbera da».

Euskarak bikote ugari uztartu ditu Maizpiden. «Baina eztei bidaian etorri den lehen bikotea da», dio Laida Begiristain zuzendariak. Ruben uztailean itzultzekoa da Lazkaoko euskaltegira. Maitasuna, euskaratik eta euskarentzat ere gainezka daukate.

Zientzia, natura eta artea maite dituen bikotea

Erizaina da lanbidez Ruben Maeztu. «Paziente euskaldunak baditut, eta haiekin hitz egiteko oso ondo etorriko zait euskara». Eskalatzailea da, afizioz. «Kirol lasaia da: jende gutxi, zaratarik ez… Erlaxatzeko, meditazioa bezalakoa da».
Haisul C.Y. Chang Taipeikoa da jaiotzez, Taiwango hiriburukoa. Uztailean etxera joango da bisitan, gurasoak eta lagunak ikustera, bi urtean joan gabe egon ostean.

Biologoa ikasketaz, mikrokirurgialari esperimentala da Chang. Laborategian lan egiten du, saguei bihotz trasplanteak eta ebakuntzak egiten. «Hiru orduko ebakuntzak izaten dira. Oso pultsu ona behar da, lo ondo egin eta kontzentratu».
Duela urtebetetik, Madrilen egiten du lan, eta hango Euskal Etxera joaten da, «astean bi edo hiru aldiz. Euskaraz egitera eta txistua jotzera. Txistularia ere bai baita. Margolaria ere bai: olio-pintura lantzen du. Eta bitxigilea. Zilarrezko bitxi ederrak egiten ditu, zuzendariak hatzean duen eraztuna lekuko.

Perretxikuzalea ere bada. «Jendeak atzera uzten dituen dudakoak, niretzat! Biologoa naizenez, ondo bereizten ditut». Umorea ere mundiala du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Kronometroak birrindu egin dituzte

2022/05/21
Goierri
2

"Merezitako" ospakizuna oparitu diote Ansoategiri

2022/05/21
Lazkao
3

Maiatzak 21, San Blas

2022/05/21
Idiazabal
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.