San Roke eguna ospatuko da gaur Zerainen
Zerainen San Roke eguna ospatuko dute gaur, festetako azken eguna izango da.

Gaurko egunez, urtero, Zeraingo festetan egun ederra ospatzen dute. San Roke eguna denez, egun osoko egitaraua dute zeraindarrek festetako azken egunean. Goizeko 11:30etan emango diote hasiera egunari, meza nagusiarekin. 13:00etan herriko artzainen gazta probatuko dute zeraindarrek herriko plazan; eta jarraian, 13:00etan, toka txapelketa izango da.
Arratsaldeari hasiera San Roke bola txapelketarekin emango diote, 16:00etan hasita. Herri afaria etorriko da ondoren, 20:30etan. Maialen Akizu eta Sebastian Lizaso bertsolariak izango dira afaria alaitzeko arduradunak. Afariaren ondoren, Elizagoien ahizpekin dantzaldia eta Kriseiluen aireratzea egongo da.