Yoga, pilates eta dantza garaikide ikastaroak laster
LEGORRETA // Hiru ikastaro eskainiko ditu udalak ikasturte berrian, pilates, yoga eta dantza garaikidea, hain zuzen. Plazak mugatuak izango dira, eta izena emandako ordenean beteko dira. Kultur etxean eman behar da izena, edo kultura.legorreta @ euskalnet.net epostara idatzita. Interesa dutenek informazio guztia udaleko webgunean eta udalera telefonoz deituta jaso ahalko dute.













