Ipar martxa teknika ikasteko ikastaroa izango da Olaberrian
OLABERRIA // Duela bi asteko hitzaldiak interesa piztu ondoren, Olaberrian ipar martxa edo nordic walking delakoaren teknika lantzeko aukera izango da. Hiru orduko ikastaroa emango dute, udalak antolatuta, bihar 17:00etan hasita, Ihurreko parkean; euria bada, gimnasioan. Makilak eurek utziko dituzte.













