Zegamak 900 kirolari baino gehiago hartuko ditu maiatzaren 15etik 17ra
Mendi maratoiaren 25. edizioan 585 mendi lasterkari lehiatuko dira, horietatik 92 emakumeak. Kilometro Bertikalean 248 kirolari ariko dira –55 emakumeak– eta Junior trailean 100, herena emakumezkoak.
Niko Osinalde Goiturreko zuzendaria, Iker Zubeldia Zegamako alkatea, Azahara Dominguez Mugikortasun eta Turismoa diputatua, Libe Otegi Turismo zuzendaria eta Maialen Arizkorreta Zegama-Aizkorriko antolakuntza taldeko kidea, gaur, Donostian, 25. Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren aurkezpenean. GFA Zegamak Gipuzkoako kirol ekitaldi nagusietako bat hartuko du datorren maiatzaren 15etik 17ra bitartean. Zegama-Aizkorri lasterketak 900 kirolari baino gehiago bilduko ditu aurten. Guztira 585 mendi lasterkari ariko dira lehian mendi maratoiaren 25. edizioan. 92 emakumezkoak. Kilometro Bertikalean 248 kirolarik hartuko dute parte –55 emakumezkoak–, eta Junior trailak 100 gaztetxo elkartuko ditu, horietatik 30 neskazkoak.
Gaur aurkeztu dute Donostian Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 25. edizioa. Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuarekin batera, Iker Zubeldia Zegamako alkatea, Niko Osinalde Goiturreko zuzendaria eta Maialen Arizkorreta antolakuntzako kidea izan dira. Azken horrek azaldu duenez, 25 nazionalitatetako korrikalariak bilduko ditu aurtengo edizioak, baina parte-hartzaileen % 25 baino gehiago Gipuzkoakoak dira eta % 35 baino gehiago EAEkoak. Golden Trail Word Series ligako lehen proba puntuagarria da Zegamakoa.
Emakumeen partaidetza handitzen
Zegamako asteburuak gero eta emakume atleta gehiago biltzen dituela adierazi du Arizkorretak. Maratoian emakumeen parte-hartzea % 15 ingurukoa izango da, KB kategorian emakumeak %22 dira eta junior kategorian % 30era igotzen da. “Datu horiek erakusten digute emakumeen parte-hartzea eta gaitasuna, bai orainaldian, bai etorkizunean, bermatuta dagoela”, nabarmendu du.
“Datuek erakusten digute emakumeen parte-hartzea eta gaitasuna, bai orainaldian, bai etorkizunean, bermatuta dagoela”
Maialen Arizkorreta. Zegama-Aizkorriren antolatzailea
Kilometro Bertikaleko 23 urtez azpikoen kategoriak “iaz izan zuen harrena ona” ikusita, aurten ere adin tarte horri “ikusgarritasuna ematen” jarraituko dutela zehaztu du. “Horrela, trail-runningaren oraina osatzen duten eta etorkizunean sarritan entzungo ditugun izenei protagonismoa ematea lortzen dugu”.
Junior kategoriari dagokionez, azken urteetako dortsal eskariaren aurrean, aurten ere zozketa bidez banatu dira, beste bi lasterketetan bezala. “Kategoria honetan parte hartzen dutenek larunbateko eliteko lasterketaren aurkezpenean ere parte hartuko dute”, adierazi dute Arizkorretak.
“Aurten jauzi kualitatibo bat emango dugu Warner Bros Discovery-k ekoitziko duen estaldura mediatikoan. Zuzenean emango da WBD plataformen bidez (HBO Max, Eurosport, discovery+, TNT Sports) eta mundu mailako emanaldi-sare zabal batean. Hemen EiTBn euskaraz eta Teledeporte edo Eurosport gaztelaniaz jarraitu ahal izango da “, gaineratu du.
Goi mailako mendi lasterkariak
Zegamak kirolari ezagun asko hartuko ditu aurten ere. Gizonezkoen artean, Elhousine Elazzaoui iazko irabazlea eta Daniel Pattis, Luca Del Pero eta Lorenzo Beltrami (iazko hirugarren, laugarren eta bosgarrena) nabarmentzen dira. “25. urteurrena dela eta, txapel preziatuaren jabe guztiak gonbidatu ditugu, eta Kilian Jornet, Manuel Merillas, Remi Bonnet, Rob Jebb eta Mario Poletti izango ditugu irteeran”, adierazi du.
Emakumezkoetan, ez da faltako iazko garailea, Sara Alonso eta TOP 5 osoa Judith Wyder, Malen Osa, Rosa Maria Lara eta Theres Leboeufekin. Aurten lehen aldiz egongo da irteeran Tove Alexandersson, aurtengo Salomonen fitxaketa, iaz Canfranc 2025ean munduko irabazlea –Sara Alonso bigarrenari ordu erdiko abantaila atera zion–. “Aurten emakumezkoen errekorra egon daitekeela uste dut”, dio Arizkorretak. Eta beste edizio batzuetako irabazleak ere Zegaman izango dira, Ida Nilsson eta Angela Mudge, besteak beste.
“Trail running proben kudeaketa hobetzea da helburua, ingurumenaren, gizartearen, ekonomiaren eta etikaren ikuspegitik praktika jasangarriak txertatuz mendi-lasterketako proba horien antolaketan”
Iker Zubeldia. Zegamako alkatea
Euskal izen nabarmenen artean, Paul Ormaetxea, Ibai Larrea, Ander Iñarra, Aitor Ajuria eta Aitor Zunzunegi legorretarra aipatu ditu gizonezkoetan. Emakumezkoetan, Sara Alonso, Malen Osa, Oihana Zubillaga, Ainara Uribarri, eta baita Euskal Selekzioko kide Lide Urrestarazu ordiziarra, Ainara Alkuaz eta Ainhoa Garikano.
‘Green Trail Concept’ zigilua
Zegamako alkate Iker Zubeldiak azaldu duenez, Kilian Jornet fundazioak bultzatzen duen Green Trail Concept zigilua modu ikuskatu batean lortzeko lanean ari dira. Europar Batasuneko Erasmus+ programarekin batera finantzatutako proiektu bat da: “Trail running proben kudeaketa hobetzea da helburua, ingurumenaren, gizartearen, ekonomiaren eta etikaren ikuspegitik praktika jasangarriak txertatuz mendi-lasterketako proba horien antolaketan”.
“Goierrik dituen baliabide natural eta bestelakoak bisitatzera animatzeko deia egin nahi nuke”
Niko Osinalde. Goiturreko zuzendaria
Gainera, 25. urteurrena dela eta, Labrit ekoiztetxe nafarrarekin elkarlanean, zilarrezko ezteietara iritsi arte Zegama-Aizkorrik izan duen bilakaera jasotzen duen dokumentala ondu dute. Sare sozialetan publikatuko dute. Efemeridea ospatzeko, murgiltze erakusketa bat ere jarriko dute Anduetza parketxean, Aizkorri-Aratz parke naturaleko interpretazio zentroan. Bertan, lasterketaren bilakaera eta punturik aipagarrienak ezagutzeaz gain, edizio guztietako kamiseta-oroigarri guztiak izango dira ikusgai.
Goierri ezagutzeko deia
Goiturreko zuzendari Niko Osinaldek eskerrak eman dizkie maratoiaren antolatzaileei eta Zegamako Udalari “eskualdearen alde egindako lan eskergarengatik”. Aurtengo ediziorako zorte ona opa ondoren, dei argia egin die gipuzkoarrei, beste leku batzuetatik iristen diren bisitariek eta turistek bezala, etxe aurrean dutena ere ezagut dezaten. “Goierrik haientzat dituen baliabide natural eta bestelakoak bisitatzera anima daitezela, hori guztia, ahal dela, garraio publikoan”.
Trafiko murrizketak eta Lurraldebuseko zerbitzu bereziak
Zegama-Aizkorriren tamainako kirol proba batean antolakuntza “erronka handia” da Zegama bezalako herri txiki batentzat, bai partaide kopuruarengatik bai ikusle kopuruarengatik ere. Hori dela eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu asteburu osoan, ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko.
“Pertsona guztiak gonbidatzen ditugu zerbitzu berezi hauek Zegamara hurbiltzeko erabil ditzaten, izan ere, herria jendez betea egongo da eta autobusa izango da hitzordu handi honetaz gozatzeko modurik erosoena”, adierazi du Dominguezek.
Diputatuaren esanetan, azken 25 urteetan, Zegama-Aizkorri “erakusleiho onena” izan da Gipuzkoako barnealdea munduari ezagutarazteko. “Lasterketa hau kalitatean, esperientzian, balioetan eta benetakotasunean oinarritutako eredu turistiko baten adierazle ezin hobea da, beste destino batzuek jasaten duten estandarizaziotik urrun”.
Azaldu duenez, iaz 30.000 bisitari izan zituen Goierrik, 2024an baino % 5 gehiago, eta gogorarazi du Gipuzkoako mendiari eta barnealdeari balioa emateko egin duela aldundiak bere mendi gida, “Zegama-Aizkorriko esperientzia urte osoan zehar bizitzeko aukera zabalduz”.
Autobus zerbitzu bereziak
Larunbatean, hilak 16, honako zerbitzu berezia honako orduetan irtengo dira Zaldibiatik Zegamara –10:00etan, 11:00etan, 15:00etan, 16:00etan eta 17:00etan–, eta geldialdi hauek egingo dituzte: Ordiziako Gudarien Etorbidea (10:05, 11:05, 15:05, 16:05 eta 17:05), Ordiziako Garagartza (10:10, 11:10, 15:10, 16:10 eta 17:10), Beasaingo Esteban Lasa (10:15, 11:15, 15:15, 16:15, 17:15), Beasaingo Oriamendi 32 (10:18, 11:18, 15:18, 16:18 eta 17:18), Beasaingo Antzizar Kiroldegia (10:20, 11:20, 15:20, 16:20 eta 17:20), Olaberria Olaberria (10:25, 11:25, 15:25, 16:25 eta 17:25), Idiazabal (10:30, 11:30, 15:30, 16:30 eta 17:30), Segura (10:40, 11:40, 15:40, 16:40 eta 17:40) eta Zegama (10:50, 11:50, 15:50, 16:50 y 17:50.). Itzulerako zerbitzu bereziak 20:00etan, 21:00etan eta 22:00etan aterako dira Zegamatik.
Igandean, hilak 17, zerbitzu bereziak honako orduetan abiatuko dira Zaldibiatik: 06: 30ean, 07: 00etan eta 08:00etan, eta itzultzeko autobusak egongo dira Zegamatik 15:55ean, 16:55ean, 18:00etan eta 19:00etan.













