Uggasak lan orientazio zerbitzua jarri du zumarragar eta urretxuarrentzat
Uggasa garapen agentziak Zumarragako eta Urretxuko bizilagunentzako lan orientazio zerbitzua jarri du. Bulegoa Zelai Arizti kultur etxeko laugarren solairuan dago. Bertan, Maider Lakarra orientatzaileak lana bilatzeko teknikak, baliabideak eta estrategiak lantzen lagunduko die herritarrei.
Lakarra Legazpiko bulegoan dauden Rocio Curiel eta Virginia Ripari batu zaie. Zumarragako bulegoa 09:30etik 13:30era irekiko dute astelehenetik asteazkenera, 15:30etik 18:30era ostegunetan eta 09:30etik 13:00etara ostiraletan. Bertako telefono zenbakia 943 72 66 04 da.
Lan orientatzaileak lana bilatzeko teknika, baliabide eta estrategiak diseinatzen eta Uggasako lan poltsan izena ematen lagunduko du. Gainera, Lanbideko formazio saioen berri emango du eta Lanbideko datuak eguneratzen lagunduko du. Lan merkatuak dauzkan behar berrietara egokitzeko profil profesionala definitzen, helburu profesional bat finkatzen, erabaki egokiak hartzen, curriculum egokia sortzen, eskaintzak bilatzen, lana bilatzeko beste modu batzuk ezagutzen eta baliabide eta gaitasun pertsonalak identifikatzen ere lagunduko du.
Lan merkatua asko aldatu da eta teknikariak arreta pertsonalizatua eskainiko die bertaratzen direnei. Lan bilaketa prozesuan bidelagun izango da.