Iñaki Olano eta Sonia Lopez nagusi UZ Trail lasterketan
Igandean UZ Trail lasterketa egin zuten Urretxuko eta Zumarragako mendietan. Inoiz baino korrikalari gehiagok parte hartuko dute: 350k, hain zuzen ere. Ibilbide luzean Iñaki Olano eta Sonia Lopez nagusitu ziren. Motzean, berriz, onenak Gartzen Elejabarrieta eta Lide Urrestarazu izan ziren.
Ibilbide luzean bigarrenak Hodei Lujanbio eta Lur Basterretxea urretxuarra izan ziren eta hirugarrenak Beñat Etxabe eta Inma Rafael. Ibilbide motzean, bigarren gizonezko onena Josu Urrestarazu izan zen eta bigarren emakumezko onena Mayi Mujika legazpiarra. Hirugarren postuan Juanjo Igarzabal zumarragarra eta Maider Unanue aramarra sailkatu ziren.
Lasterketa hau Goierri Trail koparako puntuagarria da. Aurtengo bigarren proba izan da. Urtarrilean Garingoa egin zuten. Hilaren 14an Arriarango lasterketa egingo dute, apirilaren 4an Gabiriakoa, maiatzaren 9an Segura eta Zeraingoa, maiatzaren 16an Txindokiko kilometro bertikala, ekainaren 20an Zaldibiakoa, irailaren 13an Idiazabalgoa eta urriaren 18an Ordiziakoa.













