Berasategi bigarren da Hainango Tourrean, azken etaparen faltan
Laugarren etapan, gaur, 6. sailkatu da, eta lidertza galdu du. Bihar bukatuko da Txinako itzuli hori.
Xabier Berasategi, liderraren elastiko horiarekin, Hainango Tourreko gaurko etaparen hasieran. /Euskadi Fundazioa Xabier Berasategi txirrindulari olaberritarrak (Euskaltel Euskadi) Hainango Tourra irabazteko borrokan jarraitzen du. Gaur 4. etapa jokatu da, eta 6. postuan helmugaratu da. 2 segundo bakarrik galdu ditu, baina nahikoak lidertza galtzeko. Sailkapen nagusian bigarren postuan dago orain, 10 segundora.
Gaurko etapa gain batean bukatu da. Azken igoera 2,1 kilometro luzekoa eta % 6,8ko maldakoa zen. Thomas Silvak (Astana) eraso du 500 metrora, eta Berasategi atzean uztea lortu du, tartetxo bat irekita. Erregulartasunaren lider da olaberritarra.
Hainango Itzulia bihar bukatuko da. Hiru mendate dituzte etaparen lehen zattan, 1. mailako bat tartean, baina bigarren zatia erosoagoa da.
4. Etaparen sailkapena (Lingshui-Baoting, 132,7 km):
1.Guillermo Thomas Silva (Astana), 2:45:46
2.Thomas Pesenti (Polti), d.b.
3.Alessandro Fancellu (MBH Bank), 2ra.
4.Nicolas Vinokourova (Astana), 2ra
5.Lorenzo Quartucci (Burgos BH), 2ra
6.Xabier Berasategi (Euskaltel-Euskadi), 2ra.
Sailkapen nagusia
1.Guillermo Thomas Silva (Astana), 16:39:35
2.Xabier Berasategi (Euskaltel-Euskadi), 10era
3.Thomas Pesenti (Polti), 10era
4.Lorenzo Quartucci (Burgos BH), 17ra
5.Alessandro Fancellu (MBH Bank), 18ra

Xabier Berasategi, liderraren elastiko horiarekin, Hainango Tourreko gaurko etaparen hasieran. /Euskadi Fundazioa












