Legorretan uztaileko egitaraua '1917' filmak hasiko du gaur
LEGORRETA // Kultura lantaldeak uztailerako ekitaldi batzuk antolatu ditu, Legorretan. Gaur 1917 filma ikusi ahalko da (21:00) eta bihar droneak erabiltzeko saioa egingo dute, 10:00etatik 13:00etara, 10-15 urte artekoek. Hamabost lagunentzat tokia dago, eta 10 euro ordaindu behar da. Asier Kidam magoa (uztailak 16), mendi irteera (18) eta The gentlemen (26) ere badira.













