Etxebizitza publikoak, inauguratuta
Zeraingo etxebizitza sozialen inaugurazio instituzionala egin zuten ostiralean. Jabetza publikoko zortzi etxebizitza dira. Dagoeneko beteta daude denak. 2016. urte amaieran ekin zion proiektuari udalak, eta helburua gazteen emantzipazioa bultzatzea eta bakarrik bizi diren adinekoei ere herrian geratzeko aukera ematea da. Gehienez ere, 260 euro inguruko alokairua ordainduko dute errentariek.













