Hodei Fernandez Espainiako txapeldun, Torreviejan
Bi titulu eskuartu ditu 1500 metro eta 400 metroko lasterketetan. Fernandezek FEDDI mailan aritzen da Club Paralimpico Ascensores Bertako Javi Conde taldearekin.
Hodei Fernandez Fajardo atleta ormaiztegiarrak asteburu honetan Torreviejan (Valentziako Erkidegoa) jokatu den Espainiako txapelketan bi domina eskuratu ditu 18 urtez apizkoen mailako T20 mailan, Espainiako txapeldun izendatuta.
Fernandez FEDDI mailan —Desgaitasun intelektuala duten kirolarien mailan— aritzen da lasterka Basauriko (Bizkaia) Club Paralimpico Ascensores Bertako Javi Conde taldearekin. Garaipenak batzen dabil korrikalari ormaiztegiarra, azkenak asteburu honetan Espainiako txapeldun izan baita 1500 metro eta 400 metroko lasterketetan.




















