Bi partidaren faltan, play-outetik puntu batera dago Beasain KE
Puntu bat atera du Loinatz futbol zelaian UD Logroñesen aurka Beasainek, igandean, bana berdinduta.
CD Ebro-ren aurkako partidako irudia, apirilaren 11n.Martxel Pita Bi partida geratzen zaizkio Bigarren Federazio mailako Beasain KE taldeari 2025-2026 denboraldiko liga erregularra amaitzeko. Igandean puntu bat atera du, bana berdinduta UD Logroñes taldearen aurka Loinatz futbol zelaian. Play-outetik puntu batera daude.
33 puntu ditu Beasainek, 15. postuan. Play-outa markatzen duen 13. postuan SD Ejea dago, 34 punturekin, eta 14. postuan SD Logroñes, 34 punturekin hori ere.
Naxara CD taldearen (12. postuan 38 punturekin) aurka jokatuko dute azken aurreko partida, hilaren 26an, igandean, Najeran (Errioxa, Espainia), eta azkena Loinatz futbol zelaian maiatzaren 3an, azken postuan dagoen Real Zaragoza Deportivo Aragonen aurka. Azken partidak irabazi beharrean daude mailari eusteko aukerak izateko.













