Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz-Ampo taldekoek hiru lasterketa izan dituzte asteburuan
Juniorrak Zegaman eta Lizarran aritu dira, eta eskolartekoak Tolosan elkartu dira.
Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz-AMPO taldeko gaztetxoak, larunbatean, Tolosan jokatu zen eskolartekoan. Hitza Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz-Ampo taldeko txirrindulariak hiru lasterketa izan dituzte asteburuan.
Larunbat goizean junior mailako Elkartu Nahi saria jokatu zen Zegaman. Jon Eskisabel Barandiaran gabiriarrak sekulako lasterketa egin zuen, bakarrik ihes eginda egin zuen Lierni eta Minetako buelta; 40 segundo ingurura izan zituen jarraitzaileak. Liernira bidean harrapatu egin zuten eta beraiekin batera egin zuen Lierniko igoera. Minas igotzen ari zirela atakea jo zuen berriro ere gabiriarrak eta helmugarako kilometro gutxiren faltan harrapatu zuten.
Oxel Azkarate eta Eritz Atxega goierritarrak ere ihesaldian izan ziren. Helmugan Eritz Atxegak 5. postua lortu zuen, Jon Eskisabelek 10. postua eta Oxel Azkaratek 12. postua. Gainontzeko taldekideak atzerago helmugaratu ziren. Taldekako saria irabazi zuten bigarren talde 50 segundora utziz eta mendiko sariaren jabea Eritz Atxega izendatu zen.

Jon Eskisabel Barandiaran, larunbatean, Zegamako Elkartu Nahi proban.Hitza
Eskolartekoak Tolosako Usabalen
Larunbat arratsaldean eskolartekoak Tolosan izan ziren, Usabalen. Bikain aritu ziren txirrindulari guztiak. Hauek izan ziren emaitzak:
- Benjamin mutilak: 2. Etxahun Jimenez
- Benjamin neskak: 1. Jone Zabaleta
- Alebin mutilak: 1. Eneko Telleria, 3. Gari Ormaetxea
- Infantil mutilak: 1. Amets Ormaetxea, 2. Aiur Goiburu eta 3. Ibai Jauregi (denak ampo taldekoak)
Igande goizean berriro ere lehian aritu ziren juniorrak, Lizarran. Lasterketa eroa izan zen, eroriko askokoa eta taldekide bat baina gehiago joan zen lurrera. Helmugan eskuartean izan zuen garaipena Oxel Azkaratek; 4. postuan sailkatu da esprint gogor baten ondoren.

Amets Larrañaga.Hitza

Oxel Azkarate.Hitza

Unax Zubillaga.

Eskolartekoak Tolosan.

Eskolartekoak Tolosan.Hitza













