GKS taldeak «salbuespen egoera» salatu du

Goierriko Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, elkarretaratzea egin zuten larunbat arratsaldean Ordizian, «burgesiaren zuzeneko diktadura» gelditu dezatela eskatzeko. «Oligarkia finantziarioak, politikari profesionalek eta enpresari handiek ezarritako salbuespen egoera» salatu nahi izan zuten. Plaza Nagusian, eta segurtasun neurriak beteta egin zuten protesta bilkura.