Dokumental bat eta film bat, asteburuko kultur eskaintza
LEGORRETA // Dokumental bat eta film bat ikusteko aukera izango da asteburuan Legorretako Herri Antzokian. Bihar, larunbata, Lander Garroren 2 urte, 4 hilabete eta egun 1 dokumentala ikusi ahalko da, 18:00etatik aurrera. Solasaldia ere egingo dute, egilearekin berarekin. Sarrerak 3 euro balio du. Bestalde, igandean, ¿Podras perdonarme algun dia? filmaren emanaldia egingo dute, 18:00etan hasita. Doan da baina gonbidapenak eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako kioskoan eta kultur etxean.













