'Tully' filmaren emanaldia egingo dute Herri Antzokian
LEGORRETA // Datorren martxoaren 7an, igandea, arratsaldeko 18:00etan Tully filma eskainiko dute, doan, Legorretako Herri Antzokian. Emanaldi guztietarako egin duten moduan, oraingo honetan ere, COVID-19a dela eta, aldez aurretik gonbidapenak eskuratzea derrigorrezkoa da. Udal liburutegi egin daiteke erreserba, telefonoz (943 085 050), kultura@legorreta.eus epostara idatzita edo Balentinen kioskoan. Emanaldia baino 10 minutu lehenago antzokian egotea eskatzen da, ondoren ateak itxiko dituztelako.













