'Larre motzean' dokumentalaren emankizuna eta solasaldia, gaur
Larre motzean dokumentala izango da ikusgai, gaur, Legorretako Herri Antzokian. Legorretako Udaleko berdintasun sailak eta herriko talde feministak elkarlanean, Martxoaren 8aren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, antolatutako egitarauaren barruan kokatzen da.
Haurralde fundazioak egindako dokumental honetan, emakumezkoek baserri munduan izandako bizipenak jasotzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz, euskal emakume askok iraganean bizitako egoera jasotzen du: «Gutxirekin pasatzen egotera eta gutxirekin konpontzen egotera ohitu» direnenena.
Larre motzean dokumentalak Euskal Herriaren garapenean eta hazkundean ezinbestekoak izan diren emakume anonimo horien ahotsa eta esperientzia ikusten laguntzen du.
Emanaldia eta jarraian, pelikulako partehartzaileekin solasaldia egingo dute.
Izen ematea
Parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute, Balentin kioskoan edo kultur etxean (943 08 50 50 / kultura @ legorreta. eus).













