Asteroko azoka bihar egingo dute Zumarragan
ZUMARRAGA // Larunbata jai eguna denez, azoka bihar egingo dute Zumarragan. Ostirala izanik, La Salleko patioan jarri ordez, arropa eta beste postuak Trintxeran kokatuko dira. Gainerakoak ohiko tokietan izango dira: baserritarrenak eta ekoizleenak, Nave de las Caseras edo Baserritarrak plazan, eta fruta eta beste elikagai postuak Zelai Arizti pilotalekuan. Azokara joaterik ez dutenek Klik eta Jaso takilen zerbitzua erabili dezakete, saltzaileei aurrez egindako eskaerak jasotzeko. www.zumarragakoazoka.eus webgunean dago saltzaileen informazioa.