Bertso-olarien eskutik, bertso saioa ostiralean
Agirre-Etxeberri parkean egingo dute. Aitor Sarriegi, Sustrai Colina, Ane Labaka eta Ane Zuazubiskar ariko dira kantuan.
Legazpiko Bertso-olariak elkarteak sustatuta, bertso saioa izango da ostiralean 19:00etan, Agirre-Etxeberri parkean. Aitor Sarriegik, Sustrai Colinak (Agin Labururen ordez), Ane Labakak eta Ane Zuazubiskarrek parte hartuko dute, eta gai jartzen Mikele Arizkorreta legazpiarra ariko da. Eguraldi txarra eginez gero, bertso saioa Azokan egingo dute.