Modus Operandiren kontzerturako sarrerak, Interneten
Modus Operandi taldeak joko du larunbatean, Haztegiko patioan. Sarrerak Internet bidez erosi behar dira.
Modus Operandi taldeak kontzertua egingo du larunbatean, 18:30ean Haztegi ikastolako patioan, Solkie-Gure Esku dago elkarteak sustatuta. Eguraldi txarrarekin, Urbeltz pilotalekuan izango da. Sarrerak dohainik dira eta Internet bidez eskuratu behar dira.