Irribarria kantxara bueltatuko da gaur, 7 hilabeteren ondoren
ARAMA // Urtarrilaren 31n jokatu zuen Iker Irribarria pilotari aramarrak bere azkeneko partida. Belauneko ebakuntzak Buruz Burukoa jokatzea ere eragotzi zion, baina, sei hilabeteko errekuperazio lanaren ondoren, gaur itzuliko da aramarra kantxetara. Rezustarekin jokatuko du Bengoetxea VI.aren eta Imazen aurka Gautegiz-Arteagan.













