Partaidetza saio zabala egingo dute urriaren 16an, herritarrei irekia
Legorreta 2030 Plan Estrategikoa garatzeko partaidetza prozesua abian da, eta horretan lanean ari dira zenbait herritar, hautetsi eta udal langile. Proze- suarekin jarraitzeko, urriaren 16an, larunbata, partaidetza saio zabala egingo dute, plana lantzeko, egindako aurre-diagnostikoa aurkezteko eta osatzeko, eta etorkizuneko erronkak marrazteko. Herri Antzokian izango da saioa, 10:00etatik 13:00etara.
Parte hartzeko izena eman behar da, udaletxean, liburutegian edo udalaren webgunean. Zaintza zerbitzua egongo da.













