Peoi lanposturako deialdia hilaren 19an amaituko da Mutiloan
MUTILOA / / Lanbideren kanpainaren bidez, peoi lanposturako deialdia zabaldu du udalak. Herriko hainbat gune garbitu eta txukunduko ditu langile berriak, eta ezinbesteko baldintza da desbrozadora eta sopladora erabiltzen jakitea, Goierrin erroldatuta egotea eta gidabaimena izatea. 6 hilabeteko iraupena izango du, 08:00etatik 15:00etara. Eskaerak urriaren 19a baino lehen egin behar dira.













