Eraginkortasun energetiko altuko birgaitzea lortzeko tailerra
Energia argitu programako bi tailer antolatu dituzte Legorretan, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. Lehenengo saioa, datorren asteartean, hilak 9, izango da, eta Eraginkortasun altuko birgaitzea du izenburua. Tailer horren helburua da, bizitegirako diren eraikinen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutzak eskura jartzea, betiere, modu errazean eta ulergarrian.
Eraginkortasun altuko birgaitzeak herritarren bizitzan onurak ditu; bizi-kalitatean, aurrezpen ekonomikoa handitzen du eta, energiaren kontsumoa gutxitzen du, besteak beste.
Tailerrak aurrera eramateko, gutxienez bost pertsonek eman beharko dute izena. Udalak, parte hartzeko gonbita luzatu du. Izen emateak argitu@gipuzkoa.eus epostara idatzita edo 605 757 687 telefono zenbakira deituta egin daitezke. Izena emateko azken eguna, azaroaren 5a, ostirala, izango da.
Beste saio bat
Energia argitu programaren barruan, bigarren tailer bat ere egingo dute Legorretan, Energia berriztagarriak zure etxean izenburupean. Bigarren honen inguruko informazio gehiago, hurrengo asteetan zabalduko dute.













