Legorreta 2030 plan estrategikoa garatzeko II. saio zabala
Legorreta 2030 plan estrategikoa garatzeko partaidetza prozesuak aurrera segitzen du. Urriaren 16an, herritarrekin lehen saio zabala egin zuten. Bertan, ardatz desberdinak landu dituzten mahaietan landutako aurre-diagnostikoak aurkeztu eta osatu zituzten, eta etorkizuneko erronkak irudikatu. Horren ondoren, azaroaren 3an, inspirazio saioa egin zuten Herri Antzokian, eta zahartzaroaren zaintzaren inguruan, energia eta klima aldaketaren inguruan eta etxebizitza komunitarioaren inguruan aritu ziren.
Prozesuaren hurrengo urratsa, larunbatean, hilak 13, egingo dute. Egun horretan, bigarren saio zabala egingo dute, Herri Antzokian, 10:00etatik 13:00etara. Saioaren helburua izango da Legorretak etorkizunera begira dituen erronkak osatzea eta lehenestea. Hori guztia, hasierako fasean egin den azterketatik eta norberaren bizipenetatik abiatuta.
Parte hartzeko izena eman behar da, udaletxean (09:00etatik 13:00etara), liburutegian (16:30-etik 19:00etara), edo https://labur.eus/3BrpS Internet atarian sartuta.













