Daniel Landart Urruty Bixi Bixi saioan izango da gaur
SEGURA // Iparra-Hegoa izango dute hizpide gaurko Segura Irratiko Bixi Bixi saioan (12:05). Gainera, erritmoa lasaitu eta Daniel Landart Urruty baxenabartarrarekin berriketan pasako dute ordubete. Idazle, kulturan erreferente, antzerkigintzan aditu eta aritua eta kantu asko idatzitakoa da Landart. Euskal Herriko hainbat istorio kontatuko ditu eta berak idatzitako kantak entzungo dituzte.













