'Landareen mundu ixila' ipuin kontaketa saioa izango da gaur
LEGORRETA // Landareen artean murgilduz, ipuin kontaketa saioa egingo du Eneritz Artetxek, gaur, 18:00etan hasita, Patxi Ezkiaga Kultur Etxean. Landareen mundu ixila izenburupean, haurrak landareen mundura hurbildu nahi ditu kontalariak eta hauek gizakien bizi iraupenean duten garrantzia azpimarratu. 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat dago zuzenduta saioa. Doakoa da.













