Txirrindularitza

Xabier Berasategi bigarren, Hainango Tourreko sailkapen orokorrean

Bigarren postu orokorraz gain, Erregulartasunaren saria ere eskuratu du olaberriarrak.

Argazkia: Hainango Tourra

Xabier Berasategi olaberriarrak bigarren postuan amaitu du Hainango Tourra (Txina), bosgarren eta azken etapa jokatu ondoren. 

Azken jardunaldiak ez du aldaketarik ekarri sailkapen nagusian, eta Berasategik bere podiumeko postuari eutsi dio, itzuliari amaiera borobila emanez.

Bigarren postu orokorraz gain, olaberriarrak Erregulartasunaren saria ere eskuratu du, etapa guztietan erakutsitako konstantziaren ondorioz: bigarren, hirugarren eta bi seigarren postu lortuta.

 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa