Hirigintza Plana osatzeko azken saio irekia egingo dute
Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorra osatzen segitzeko saio irekia egingo dute maiatzaren 4an, asteazkena, Herri Antzokian, 18:00etan. Otsailetik, talde eragilean zein saio irekietan lanean aritu dira zenbait herritar, eta horrekin segitzea da asmoa. Azken saioan, hirigintzarako egokiak diren lurren balorazioa egin eta lur horiek zertarako balia daitezkeen pentsatu zuten. Datorren asteko saioan, lur horiek antolatzeko aukerak aztertuko dituzte. Herritarrekin lan hau egiteko, Hiritik At taldearen laguntza izango dute. Iragarritako saio hori izango da prozesuaren fase honetako azkena. Parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute, Legorretako Udalaren webgunean egin daiteke













