'Pirinoetako bidea' ekimena aurkeztuko dute gaur Seguran
SEGURA // Autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko ahaleginean, Euskal herriak eta Kataluniak indarrak batuko dituzte uztailaren 2an, Pirinioetako bidea ekimenaren bidez. Kantauri Itsasotik Mediterraneora, 300 gailur baino gehiago argiztatuko dituzte autodeterminazioaren alde. Gaur, 18:30ean, Segurako kultur etxean, ekimena aurkeztuko dute eta izena emateko aukera ere izango da.













