Beheko Barrioko festa eguna gaur dute Seguran
SEGURA // Beheko Barrioko Santikutz festak ospatzen ari dira egunotan auzotarrak. Igandean kadeteen txirrindularitza lasterketa jokatu zen. Quesos Albeniz taldeko Iker Gomez de Goikoetxea izan da lehena helmugaratzen. Gaur, berriz, arratsaldean jai giroa izango dute. Auzoan hildakoen aldeko meza izango da 19:00etan Beheko Kurutzan, eta mokadutxoa ondoren. Helduen eta haurren toka txapelketa ere egingo dute, eta eguna amaitzeko, auzo afaria Zopajale Elkartean.













