Herrimatuz bertso txapelketako 2. kanporaketa, gaur
SEGURA // Goierriko Bertso Eskolak antolatuta, Herrimatuz Goierriko taldekako bertso txapelketako 2. kanporaketa egingo dute gaur Segurako Elorripen, 22:00etan. Bertso Olariak, Poto-lis eta Iparra Hegoa taldeek parte hartuko dute. Hirugarren kanporaketa hilaren 27an izango da, Ordiziako Kirkil tabernan, 19:30ean.













