Ikasturte amaierako mendi irteera egingo dute igandean
SEGURA // Segurako Kirol Elkarteak eta Laiotz herri eskolak antolatuta, ikasturte amaierako egun osoko mendi irteera egingo dute igandean. 08:30ean abiatuko dira plazatik, autobusez. Iturburu, Hernio, Zelatun eta Iturriotz inguruan ibiliko dira. Izena eman nahi dutenek Txetxu- rekin jarri behar dira harremanetan 605 763 856 zenbakian. Eskolako umeek 5 euro ordainduko dituzte, eta helduek 10.













