Garagardo festa eta Noir Socharen kontzertua Araman
ARAMA // Garagardo festa egingo dute, bihar, ostirala, Gaztaintxo elkarteak antolatuta. 19:00etan hasita, artisau garagardo ezberdinak dastatzeko aukera izango da, jatekoa ere egongo da, eta zuzeneko musikarekin girotua izango da. Eta 21:30ak aldera, Noir Socha talde ordiziarraren kontzertua izango da. Herritar guztiak eta ingurukoak gonbidatuta daude.













