Mugikortasun plana osatzeko inkesta zabaldu du Legorretako Udalak
Mugikortasun plana osatzen ari da Legorretako Udala, Endara aholkularitzarekin. Lehen diagnosia egiten ari da, eta, diagnosi hori osatzeko, galdetegi bat banatu da etxez etxe, herritarron ekarpenak jasotzeko. Etxean jasotako galdetegia bete eta udaletxean entregatu daiteke. Udalaren webgunean ere egin daiteke online inkesta.













