Xendapedalak martxako izen ematea amaitzear dago
LEGORRETA // Xendapedalak mendi bizikleta martxaren hirugarren edizioan parte hartzeko izen ematea uztailaren 31n amaituko da. Urriaren 8an izango da bizikleta martxa eta bi ibilbide izango dira: Bata, 27 kilometro, 850 metro positiboko desnibelarekin; bestea, 36 kilometro eta 1.600 metro positiboko desnibela. Izena emateko sartu kirolprobak.com webgunean. Adin txikikoek (16-17 urte) parte hartu ahal izateko ‘Adin txikikoen baimena’ bete behar da eta probaren egunean entregatu.













