Hizpideren bideoklip berria, Seguran bertan grabatuta
SEGURA // Hizpide talde segurarrak bere abesti baten bideoklip berria argitaratu du. Hitzaren Balantza abestiaren bideoklipa egin dute, dena Seguran bertan grabatuta, Bikego Photoren produkzioarekin. Herriko hainbat gaztek ere parte hartu dute grabaketan. Zuri-beltzak eta koloreak uztartu dituzte. Taldearen Youtube kalean dago ikusgai.













