Segurako Jubilatuen Eguna ospatuko dute hiru urteren ondoren
SEGURA // Segurako jubilatu eta pentsiodunek Jubilatuen Eguna ospatuko dute igandean, azken bi urteko etenaren ondoren. 13:00etan meza izango da eta amaitutakoan, herritar zaharrena omenduko dute. 14:30ean Baratze pilotalekuan elkarrekin bazkalduko dute.













