Olaberrian jubilatu bazkarirako izena eman daiteke
OLABERRIA // Urriaren 9an ospatuko dute Olaberrian jubilatu eguna. 13:00etan meza, eta 14:00etan Arrietan bazkaria dituzte. Izena udaletxean eman behar da, urriaren 3a baino lehen. 65 urtez goitikoek eta bikotekideek 3na euro, pentsiodunek menuaren %50, eta gainerakoek osoa ordainduko dute.













