Amaraun ikuskizuna, gaur, 18:30ean Baratze pilotalekuan
SEGURA // Oihana Iguaranek eta Amaiur Luluagak Amaraun ikuskizuna eskainiko dute gaur Baratze pilotalekuan, 18:30ean. Doan izango da. Dantza, musika, hitza, gorputza edota eszena erabiliz, amatasunaren inguruko hausnarketa egiten dute emanaldian. Bertsoa eta dantzaelkarrizketan sartuko dira kontakizun baten elementu banaezin bezala.













