Gabonetako Zopazoka berezia egingo dute etzi
SEGURA // Zopazoka ostegunez egin ohi badute ere Seguran, Gabonetako Zopazoka berezia ostiralean egingo dute. Frontoi zaharrean izango da, 17:00etatik 19:30era. Ohiko elikagai saltzaileez gain, Oiharteko sagardoa eta Legorretako Basabe garagardoa erosteko aukera ere izango da, baita Goierriko hainbat artisauen lanak ere. Zopazoka Segurako Madura Elikadura Elkarteak antolatzen du.













