Aste Santuko batzordeak bilera deitu du arratsaldean
SEGURA // Aste Santuko prozesioak antolatzeko batzordeak bilera deitu du gaurko, 19:00etan kultur etxean. Batzordea berritzeko premia dagoela eta egingo dute bilera. Antolaketa lanak banatu eta ardurak hartuko dituen jendea behar dute. Aurtengo prozesioak apirilaren 6an eta 7an egingo dira, Ostegun eta Ostiral Santuz. Lagundu nahi duten guztiak deitu dituzte bilerara.













