Joseba Intxausti historialari segurarra hil da
Joseba Intxausti Errekondo historialari segurarra hil da bart, 87 urterekin. Jakin aldizkariko kidea izateaz gain, UZEIren sortzaileen artean ere egon zen. 2004. urtean ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Horretaz gain, Jakin aldizkariak euskaltzalearen eta pentsalariaren idazlan guztiak digitalizatu eta denen eskura jarri zituen; bilduma 504 lanek osatzen zuten.
Andres Urrutia euskaltzainburuak honakoa adierazi du Intxaustiren heriotzaren harira: “Joseba Intxausti, eragile euskaltzalea eta euskaltzain ohorezkoa; asko zor dio euskal kultura, gehiago euskararen akademiak”.
Hileta elizkizuna bihar izango da, 18:00ean, Donostiako Atotxako frantziskotarren elizan.













