Urretxu eta Zumarragako ZU Dantzaz taldeko kideek Agiñan dantzatuko dute
Bihartik astelehenera bitartean, San Martin jaiak ospatuko dituzte Agiñan. ZU Dantzaz taldeak bi herrietako festa guztiak girotzeko ohitura du eta oraingoa ere ez du kale egingo. Etzi (igandea), 12:00etan, Agiñan dantzatuko dute.
Horra hor Agiñako jaietako gainontzeko ekitaldiak:
Larunbata:
-17:00etan haurrentzako jolasak.
-18:30ean haurrek txokolate jana egingo dute.
-20:30ean nahi duten guztiek Oleta elkartean afalduko dute.
Igandea:
-10:30ean pilota partidak jokatuko dira.
-12:00etan euskal erromeria egingo dute Agurtzane eta Miren trikitilariekin.
-13:00etan herriko aizkolarien saioa hasiko da.
-14:00etan auzo bazkaria egingo dute.
-17:00etan mus txapelketa hasiko da eta haurrentzako jolasak izango dira frontoian.
Astelehena:
-11:30ean meza izango da.
-12:00etan hamaiketako herrikoia egingo dute.
-13:00etan bazkaria egingo dute auzoko jubilatuekin.













